2014/05/09

SestraKurbak

Bigarren hiruhilabeteko proiektoa DEBABARRENA eskualdea izan da. Hemen hainbat aspektu jorratu ditugu eta hauetako batzuk bloggean sartu ditugu zuei erakusteko: mapa topografikoak eta sestrakurben interpretazioa, eskualdeko herrien deskribapenak eta grafikoak eta espeleologoaren hitzaldia.


 MENDIEN GARAIERA ADIERAZTEN


Mapa topografikoak ikusi ondoren, andereñoak esan zigun plastilinaz egiteko mendi bat eta saiatzeko ere sestrakurbak marrazten. Lehengo binaka egin genuen eta ondoren bururatu zitzaiguna talde handian azaldu genuen. Denon artean ondorio batzuk atera genituen eta jarraitu beharreko pausoak adostu genituen. Berriro bikoteka jarri ginen eta gure lana hobetu genuen bigarren saiakeran.

Lana egin ondoren, gauza hauetaz konturatu ginen sestrakurbak oso elkarturik daudenean, mendiak oso aldapatsuak direla eta ez ordea oso banandurik daudenean, aladapa gutxi baitago kasu hauetan.


JARRAITUTAKO PAUSOAK HAUEK IZAN DIRA:


1.    Plastilinaz mendiak modelatu.


2.    Mendiak 1zm-ko geruzetan zatitu hari  fin bat erabiliz oinarritik hasita.


3.    Gure mendien 1zm, 200 metro zirela adostu.



4.    A4-ko kartulina  zuri batean, zati guztien ingurua perfilatu.


5.    Sestrakurbak koloreztatu altueraren arabera:

Urdina=0m-200m/  berde argia=200 m-400m/  berde iluna=400 m-600m/  horia= 600 m-800m/  marroi argia= 800m-1000m/   marroi iluna=1000m-1200m.


6.    Argigarria ezarri 5. puntuko datuekin, sestrakurbak ulertzeko.

Sestrakurbak egiten egon ginen, ikusi argazkietan.

Argazkietan ikusi, egindako aurkezpena:  






Guk egindako sestrakurbak:
Euskal Herriko kobazulo batzuk ikasi eta mapan kokatu genituen. Horregatik Debabrrena proiekto barruan inguruko kobazuloak ezagutzen dituen aditu bat etorri zitzaigun espeleologiari buruz hitz egitera. Kobazuloetan sartzeko, erabiltzen dituzten materialak erakutsi zizkigun: eskala, sokak, mosketoiak, kaskoa.... Kobazuloak nolakoak diren barrutik ere, argazkietan ikusteko aukera izan genuen: sorrera, estalaktitak, zutabeak, saguzarrak... Oso gauza interesgarriak entzun genituen. Debabarrena eskualdea osatzen duten herriak ikasi ondoren, herri bakoitzeko informazioa taldeka bilatu, sailkatu eta liburuxka antolatu dugu: Kokapena, deskribapen geografikoa, demografiaren grafikoa, ondareak, pertsonai ospetsuak eta bitxikeriak. Liburuxka txukun egiten saiatu gara eta interneten topatutako argazki batzuk itsatsi ditugu. Lana amaitutakoan, ikasi eta gelakideei aurkeztu diegu arbel digitalaren laguntzaz.

2014/01/23

LEHEN GIZAKIAREN BILAKAERA



4. MAILAKOEK 1. HIRUHIKOAN LANDU DUGUN PROIEKTOA LEHEN GIZAKIAREN BILAKAERA IZAN DA.


SASTARRAINGO BARNETEGIAN ETA ESKOLAN GAUZA ASKO IKASI DITUGU: EKAINGO KOBAZULOA ETA BERE MARGOAK, EUKAL HERRIKO KOBAZULOEN KOKAPENA,  LURRAREN SORRERA, LEHEN GIZAKIAREN BIZIMODUA ETA EBOLUZIOA AUSTRALOPITEKOETATIK HOMO SAPIENS SAPIENSERA...


EKINTZA GUZTIEN ARTEAN ONDORENGO HAUEK AUKERATU DITUGU ZUEK IKUS ETA IKAS DITZAZUEN:








BIDEOA

2013/10/11

4. Mailakoak Sastarrainen.

A ze ondo pasatu dugun, Sastarrainen. Ekain-go kobazuloa ikusten, ibilbideak egiten, animaliekin... Uffffff, neka-neka eginda  eta poz-pozik heldu ginen Eibarrera...

Hona hemen han ateratako argazkiak.